ETXEAN LAN EGITEKO PROPOSAMENAK

Kaixo familiak! Orri honetan zuen seme-alabekin etxean gorputz heziketa lantzeko, denbora pasatzeko edo/eta bertze edonolako gaiak lantzeko proposamenak zintzilikatzea da nere intentzioa.

Ongi izan eta ahalik eta hoberen pasa denbora hau!

Hona hemen Landaberri ikastetxeko gorputz heziketako irakasleek egindako proposamena.

Etxeko ttikienek lan egeiteko proposamen interesgarria.
Oroitzen ihaz entsaiatu genuena? Orain denok dantzara!
Handixeagoek zuen gurasoekin ere dantzatu nahi baduzue… beraiei musika hau seguro gustatuko zaiela ;)

Jclic ezagutzen duzue? ordenagailuan lan egiteko programa interaktibo bat da, bertan hizkuntza ezberdinetako eta ikasgai ezberdinetako proposamenak aurki ditzazkezue, oso interesgarria da: https://clic.xtec.cat/repo/

Ondoko esteka honetan gorputz hezkuntzako irakasle talde batek sortutako orri bat duzue, bertan egunez egun gorputz heziketa lantzeko proposamena ezberdinak agertzen dira, hagitz ongi dago: ttps://sites.google.com/view/ghetxean/

Musika konposatu nahi baduzu sartu orri honetan, bikaina da: https://musiclab.chromeexperiments.com/

Eskolan ikasitako gai aunitzekin jarraitzeko jolasten zareten bitartean: https://multimedia.ikastola.eus/

Hemen EIBZ-koek proposatzen diguten ipuin sorta dagokien galdera eta aktibitateekin : http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/HGEP/entzun.htm

Bertze web interesgarri bat familia eta adin guztiei zuzendua: https://mugiment.euskadi.eus/albistea/2020/etxeangeratzennaiz-mugitzeko-proposamenak/ac14-content/eu/